Behe-erliebe
Behe-erliebea eskulturan erabiltzen den erliebe mota bat da. Irudia nabarmentzen da eta atzeko planoa, maila beheagoan geratzen da.[1] Beraz, behe-erliebean, formak plano orokorretik pixka bat irteten dira. Harrian arte-lan ugari teknika honen bidez egin dira eta horretarako materiala tailatu beharra dago. Egurrean egiten denean ere, harrian bezala, materiala kendu egin behar da. Metaletan ere behe-erliebeak egiten dira, baina kasu horretan, moldeen bidez edo bozelketa erabiliz egin daitezke. Oso ohikoak da garai guztietako eta mundu osoko txanponetan.
Erliebea, bere altueraren arabera sailkatzen da:
- Behe erliebea altuera txikiena du.
- Erdi-erliebean, nabarmendu den forma, irudikatzen duen objektua errealaren bolumenaren erdia du[2].
- Erliebe altuan, nabarmendu den forma, irudikatzen duen objektua errealaren bolumena ia osorik tailatu da.
Teknikoki, erliebeak desberdindu badaitezke ere, behe-erliebe hitza idazlan eta komunikazio medioetan orokorrean erliebeari buruz hitz egiteko erabiltzen da, nahiz eta den hain zehatza.
Argazki behe-erliebea
aldatuBehe-erliebea, argazkigintzako teknika bat ere bada. Gai berari buruzko positibo eta negatibo bat zabalkuntza edo kontaktu bidez kopiatzean datza, pixka bat zentratu gabeak, ertz lerrodun irudi bat lortzeko, albo batetik argiztaturiko behe-erliebe baten antzekoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «behe-erliebe» Lur Hiztegi Entziklopedikoa 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Término: Medio relieve» Tesauros del Patrimonio cultural de España (Gobierno de España. Ministerio de Cultura y Deporte.).