Badaling
Badaling (txinera tradizionalez: 八達嶺; txinera sinplifikatuz: 八达岭; pinyinez: Bādálǐng) Txinako Harresi Handiko atalik bisitatuena. Yanqing barrutian dago, Pekingo hirigunetik 80 kilometro ipar-mendebaldera. Ming dinastiak 1505ean eraiki zuen. Badalingeko punturik altuena Beibalou (txinera tradizionalez: 北八樓) da, itsas mailatik 1015 metroko altuera duena.
Badaling | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Txinako Harresi Handia | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
National capital | Pekin |
Barruti | Yanqing konderria |
Town of China | Badaling |
Koordenatuak | 40°21′15″N 116°00′25″E / 40.354166666667°N 116.00694444444°E |
Arkitektura | |
Azalera | 573,59 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 438-001 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
1957an harresiaren atal honi zaharberritze sakona egin diote, eta turistei irekitako lehen zatia izan zen. Gaur egun milioika pertsonak bisitatzen dute urtero, eta inguruko eremuan garapen handia izan da, hotelak, jatetxeak eta teleferiko bat eraikitzea barne.[1] Duela gutxi autobide bat eraiki dute, ingurua Pekingo erdialdearekin lotzen duena.
Richard Nixon presidenteak eta bere emazteak, Li Xiannian lagun zutela, 1972ko otsailaren 24an, Txinara egindako bidaia historikoan bisitatu zuten.[2] Gero, munduko beste agintari ospetsuk ere, tartean Margaret Thatcher, Ronald Reagan eta Mikhail Gorbatxov bisitatu dute.[3]
Badaling eta inguruko autobidea 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetako errepideko txirrindularitza probak amaitu ziren tokia izan ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) A Guide to Exploring the Great Wall of China from Beijing. 2017-5-4.
- ↑ (Ingelesez) PBS. American Experience. .
- ↑ (Ingelesez) «Bādálǐng» Lonely Planet.