Bòrd na Gàidhlig
Bòrd na Gàidhlig (b̊ɔːɾʃd̪̊ nə ɡ̊aːlɪɡ̊ʲ ahoskatua; euskaraz: «Gaeleraren Biltzarra») Eskoziako gaeleraren plangintza garatzen duen erakundea da. Juridikoki, elkartea quango bat da, hau da, Eskoziako Gobernuak sortutako erdi-GKE. Lehen sortuak ziren Comunn na Gàidhlig edo An Comunn Gàidhealach elkarteek helburu berdinak badituzte ere ez dira Gobernuak sortuak.
Bòrd na Gàidhlig | |
---|---|
Datuak | |
Mota | non-departmental public body (en) eta hizkuntz arauemailea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Honen parte | Eskoziako Gobernua |
Enplegatuak | 23 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2006ko otsailaren 13a |
webgune ofiziala |
Helburuak
aldatuErakundearen helburu nagusiak hauek dira:
- Gaeleraren hiztunen kopurua handitzea.
- Eskoziako gaelera etxe eta herrietarako hizkuntza bezala sendotzea
- Eskoziako bizitza kulturalean gaelera bultzatzea, eta
- Gaeleraren erabilpena bultzatzea eskoziar gizartearen egoera guztietan.
Horretarako bere eginbeharrak honako hauek dira:
- Gaeleraren Plangintza Nazionala garatzea
- Hizkuntza arloan aritzen diren elkarteekin batera harremanak izatea, eta
- Gaelerazko heziketan kontsultak egitea.
Historia
aldatuEskoziako Gobernuak 2003ko apirilean sortu zuen Bòrd Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak bultzatuta. Egoitza Invernessen du.
2003ko urritik 2004ko urtarrilera Bòrd kontsultarako erakundetzat besterik ez zuen hartzen kontrako Administrazioak. Hori zela eta, 2004ko irailean erakundea indartu zuen Eskoziako Gobernuak:
- Bòrden aholkuak derrigorrezko bihurtu ziren udalerrien agintarientzat
- Erakunde, pribatu eta bolondres "guztietara" jo dezake
- Berak erabakiko zuen hizkuntz-garapena eta zein erakundeak behar izango zuen hizkuntz-planak egitea.
Eskoziako Legebiltzarrak horretarako 2005eko apirilean atera zuen "Gaeleraren legea".
Elkartearen presidenteak
aldatuElkarteak presidente edo zuzendari (gaeleraz: cathraiche) bi izan ditu:
- Donnchadh MacFheargais (2002-2005). Islaytarra, hau Plockton Ikastetxeko zuzendaria,Comunn Luchd-Ionnsachaidh eta Comunn na Gàidhlig elkarteen kidea eta BBCren programaketa gaeleraren zuzendaria izan da.
- Mata MacIomhair (2006-)