Artistona
Artistona (K.a. 535 inguruan-?), Persiako erregina izan zen Dario I.a persiar erregearekin ezkondu zenean.
Artistona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Ziro Handia |
Ama | Cassandane |
Ezkontidea(k) | Dario I.a |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Akemenestar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Testuinguru historikoa
aldatuArtistona Ziro II.a errege persiarraren alaba zen. Ziro II.aren seme eta oinordeko zen Kanbises II.a semerik gabe hil zenean, errege familiako adar berri bat, akemenidarra, boterera iritsi zen Dario I.aren eskutik. Boterea bereganatzeko, Dariok, beste sei lagunekin batera, denbora batez boterea usurpatu zuen Gaumata aztia hil zuen.
Tronua aldarrikatzeko bere eskubideak indartzeko, Dario Artistonarekin ezkondu zen, oraindik harreman sexualik izan gabekoarekin (antzerako ezkontzak egin zituen Kanbisesen arrebaordea zen Atosarekin eta haren ilobarekin). Honek, Artistona, K.a. 535 inguruan jaio zela iradokitzen du.
Darioren gogokoena
aldatuHerodoto historialari greziarraren arabera, Artistona zen Darioren emazterik gogokoena, Dariok, bere emazte honen omenezko urrezko estatua bat zuelarik.
Persepolisen aurkitutako taulatxoengatik dakigu Irtašduna zela bere izena antzinako persieran. Bi aldiz aipatua da dukšiš edo printzesa bezala. Testu hauengatik dakigu, ondasun handiak jasotzen zituela eta bere senarragandik independentea balitz bezala jokatzen zuela. Adibidez, berak pertsonalki ematen zituen bere domeinu propioetako persiar ofizialen hornikuntzarako aginduak, Mirandu, Kuknaka eta Matannan herrietan. Bere zigilu ofizialak, errege bat animalia basati baten aurka borrokan adierazten zuen.
K.a. 506an oraindik bizirik jarraitzen zuen. Hau ebatzi daiteke, Irtašduna dukšišak, Darioren ofizial ekonomikoa zen Farnazesen aldetik, opari bezala, ehun ardi jaso zituela azaltzen duen beste taulatxo batetik.
Artistonak, hiru seme-alaba behintzat izan zituen:
- Arsames printzea, nubiar eta arabiarren buru izan zena persiarrek K.a. 480an Greziara eginiko espedizioan (Bigarren Mediar Gerra), bere anaiorde Xerxes I.a armada osoaren buru zelarik.
- Gobrias printzea, Kapadoziako zenbait triburen buru izan zena espedizio berean.
- Artozostra printzesa, aurrerago, Mardonio jeneralarekin ezkonduko zena, kanpaina berean, bigarren agintaria zena.
Iturri zuzenak
aldatu- Herodoto: 3.88.2 bis; 7.69.2; 7.72.2.
- Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoak
Kanpo loturak
aldatu- (Ingelesez)Artistona Livius.orgen