Arroila-jaitsiera
Arroila-jaitsiera (ingelesez: canyoning) abentura-kirol mota bat da, eskaladan erabiltzen diren jaitsierako teknikak baliatuz mendiko ibaien ibilguetan eta uharretan behera jaistean datzana. Lekuaren arabera, ibiltzea, rapelean egindako jaitsierak eta igeriketa konbinatzen dira.[1]
- Artikulu hau abentura-kirolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «jaitsiera».
Arrisku kirola da, eta ekipamendu espezifikoa beharrezkoa da segurtasunarekin praktikatu ahal izateko, hala nola, kaskoa, neoprenozko jantzia, eta uretarako edo mendirako oinetakoak. Horretaz gain, iragarpen meteorologiko fidagarria eskuratzea ezinbertzekoa da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arroila-jaitsiera. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-16).
- ↑ Arroila-jaitsiera. Barakaldoko Udala, barakaldo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-16).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |