Armeniako Errepublika Demokratikoa
Armeniako Errepublika Demokratikoa (armenieraz: Հայաստանի Դեմոկրատական Հանրապետութիւն, Hayastani Demokratakan Hanrapetut’yun; batzuetan Armeniako Lehen Errepublika) Armeniako lehenengo errepublika modernoa izan zen. Errepublika lehenago Errusiar Inperioako Ekialdeko Armeniako lurraldean eratu zen, 1917ko Errusiar Iraultzaren ostean. Gobernuko buruak Armeniar Federazio Iraultzailetik zetozen batez ere. Sortu zenean, Georgiako Errepublika Demokratikoa zuen mugakide iparraldean, Otomandar Inperioa mendebaldean, Persia hegoaldean eta Azerbaijango Errepublika Demokratikoa ekialdean.
Armeniako Errepublika Demokratikoa Հայաստանի Դեմոկրատական Հանրապետութիւն | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1918 – 1920 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Erevan | ||||||||
Biztanleria | 1.300.000 (+300.000 otomano armeniar) | ||||||||
Azalera | 70.000 km² | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Armeniar errubloa | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Armeniera | ||||||||
Erlijioa | Armeniar Eliza Apostolikoa | ||||||||
Historia | |||||||||
Independentzia | 1918ko maiatzaren 28a | ||||||||
Erevanen erorrera | 1920ko abenduaren 2a | ||||||||
|
Sorreratik bertatik, barne eta kanpo arazo ugari izan zituen Armeniako Errepublika Demokratikoak. Errepublikako biztanleetako asko, Mendebaldeko Armenian izandako Armeniar genozidioko sarraskietatik ihes egindako jendea ziren, eta errepublika ia eratu ere ezin izan zen egin, Otomandar Inperioak eraso egin baitzion, ingurune hartan bizi ziren armeniarrak suntsitu nahian.[1] Errepublikak bi urte baizik ez zuen iraun. 1920aren bukaeran, herrialde hura konkistatu zuen sobietarren Armada Gorriak. Armeniako Errepublika, Armenia Menditsuko Errepublikarekin batera, Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista bilakatu zen 1921ean; eta, Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren, gaur egungo Armeniako estatua bihurtuko zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Peter BALAKIAN: The Burning Tigris: The Armenian Genocide and America's Response, HarperCollins, New York, 2003. Ikus 321. orrialdea. ISBN 0-06-055870-9.
- ↑ (Ingelesez) Robert H. HEWSEN eta Christoper C. SALVATICO: Armenia: A Historical Atlas, University of Chicago Press, 2001