Arepa
Arepa (aˈɾepa ahoskatua) ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia. Bolivian, Kolonbian eta Venezuelan tradizio luzea du. Bertoko amerindiarrek sortu zuten;[1]Arepa hitzak Cumanogoto probintzian du jatorria.
Arepa | |
---|---|
janari | |
Osagaiak | arto-irina |
Urtetan zehar eman diren migrazioak direla eta, jaki hau munduko beste hainbat lekutara hedatu da, hala nola, Kanariar uharteak, Miami, New York.
Arepak [2] Taloaren antza du; eta baita Ertamerikan eta Mexikon jaten diren zenbait jakiekin ere, hala nola, pupusa, gorditak eta tortillak. Panama eta Ekuadoreko arto tortillek ere areparen antza dute.
Izena
aldatuMariano Pico Salas izan zen jaki honi arepa izena jartzea proposatu zuen pertsona. Erepa hitzean du jatorria, eta gaur egon desagertuta dagoen Cumanagoto herrian artoa esan nahi zuen.
Oso litekeena da izen hau zehatza ez izatea. Izan ere, hitz honen inguruan dauden erregistro zaharrenek diotenez, Kolonbian eta Venezuelan arepa hitza erabiltzen zen artoarekin egindako jakiari deitzeko. Erregistro hauek europarrak kontinentera heldu baino lehenagokoak dira. Espainiako Errege Akademiak 1884.urtean onartu zuen arepa hitza.
Hitz honen inguruan aurkitu den erreferentziarik zaharrena Galeotto Cei italiarrak eman zuen.
Halaber, Pedro Simon fraileak eta Bernabé Cobo jesuitak, hauxe idatzi zuten beraien liburuetako batean " Ameriketan, bertako biztanleek atzamarra bezain lodiak ziren opilak egiten zituzten eta arepa deitzen zieten".
Historia
aldatuGaur egungo Kolonbia eta Venezuelan, aborigenek ogi mota hau prestatzen eta konsumitzen zuten Kolon aurreko garaian. Artoak garrantzi handia zeukan aborigeneen dietan. Venezuelan, bertako tribuek bederatzi arto mota hazten zituzten; haietako bat, ogia egiteko erabiltzen zena, Kumangoto tribukideek "erepa" deitzen zuten.
Mitologia indigenak artoa edo artaburua, jainkoek gizakiei egindako eskeintza giza deskribatzen du.
José de Acosta, XVI mendeko bidaiari, filosofo eta jesuita espainiarrak arepa eta casabe (beste ogi mota bat, yukaz eginda) konparatuzuen; lehenegoa lodiagoa eta urtsuagoa zen. Arepa egozteko erabiltzen den xafla, "budare" izenekoa, aipatzen du.
1548an, Pedro Ruiz de Tapiak, Felipe II.a, Espainiako erregearen kontularia Venezuelan, azpimarratzen du nola arepak arrazionatzen zizkiola herriari:biztanle bakoitzak hiru opil egunean jasotzen zuen.
Tradizioz emaukumeak arduratzen ziren arepak egiteaz. Lehenik eta behin aleak bustitzen zituzten, kaskoak kentzen zizkien eta aleak txikitzen zituzten irina egin arte. Gero irina urarekin nahazten zuten masa sortu arte; masarekin bolak egiten zituzten eta zapaldu eta egozten zituzten, masaren kanpoko aldea egosita egon arte. Masa egiteko xafla eta arabola reabiltzen zuten, eta egosteko, budare edo aripo, beste xafla bat, bustin egosiz egina, amerindiarrek ez zutelako burdina lantzen.
Gaur egun Kolonbia eta Venezuelako ikono gastronomikotzat jotzen da. Arepa indigenen tradizioaren sinboloa da, orainik ere herri horietan dagoena. Nolanahi ere 1960an prestatzeko modua aldatu zen aurre egositako arto-irinaren sarrerarekin; arto aleak ez dira busti edo txikitu behar, eTA honela prozesu osoa errazten da.