Arantza Ezenarro
Arantza Ezenarro (Donostia, 1980ko ekainaren 24a) gipuzkoar opera abeslaria da. Jaioterriko Musikabin hasi ondoren, Madrilen, Salzburgon eta Munichen ikasi zuen.
Arantza Ezenarro | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1980ko ekainaren 24a (44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa University of Music and Theatre Munich (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
aldatuArantzak txikitatik ekarri zuen musikarako eta kanturako zaletasuna. Gerora, afizioa ofizio bilakatzeko erabakia hartu zuen. Donostiako San Ignacio Eskolanian hasi zen kantuan. 14 urte zituen, berriz, bere lehenengo kantu ikastaroa jaso zuen Javier Santancanarengantik, Donostiako Musikabi akademian. Hurrengo urratsa Madrilen eman zuen, ondoren Madrilek Salzburgora (Austria) eta Salzburgotik Munichera (Alemania).[1]
2006an urtea amaitu zituen goi mailako kantu ikasketak Madrilgo Kantuko Goi Eskolan eta Aipamen bereziekin amaitu ere.Beka bati esker Salzburgora egindako bidaian eskuratu zuen Alemaniarako txartela. Municheko Hochschule fur Musik und Theater eskolan operako eta kontzertuko kantagintzan master bat egin zuen eta laster hasi zen agertokietan abesten. Alemanian errepertorioa perfekzionatzeko aukera ere izan zuen, bai opera arloan, bai Alemaniako XIX. mendeko kantu lirikoan.
Etxekoen eta ingukoekin babesa izan du bere ibilbidean zehar. Alemanian ezagututako bikotekidearekin seme bat ere badu. Urtean behin egiten du gutxienez bisita Euskal Herrira.
Diskografia
aldatu- José Maria Beobide (1882–1967). Musica religiosa para soprano y órgano
- José Maria Beobide y su discipulo Antonio José
- Felipe Gorriti. Organ Works Vol. 2
Erreferentziak
aldatu- ↑ Biain, Aitor. «Arantza Ezenarro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).