Arabinosa
Arabinosa formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Bost karbono dituenez pentosa bat da.
Arabinosa | |
---|---|
Formula kimikoa | C5H10O5 |
Konposizioa | karbono, hidrogeno eta oxigeno |
Mota | aldopentose (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 5328-37-0 |
Gmelin | 22599 |
Etimologia
aldatuPentosa honen izena landare-goma natural batetik dator, arabiar gomatik. Goma mota horrek arabinosa ugari du[1].
Ezaugarriak
aldatuArabinosa, besteak beste, pektina eta hemizelulosaren osagaia da[2], horregatik pektinosa izena ere ematen zaio.
Muturrean karbonilo taldea du eta ondoren hiru karbono asimetriko ditu. Gainerako gluzidoen antzera, arabinosak bi isomero optiko ditu: D eta L (dextrogiroa eta lebogiroa). Naturan L-arabinosa da nagusi, hau salbuespena da gluzidoen artean, D isomero optikoa naturan ugariagoa baita.
Erabilerak
aldatuArabinosaren operoia garrantzi handikoa da bioteknologian eta biologia molekularrean, Escherichia coli bakterioak glukosarik ez eta arabinosa aurkitzen duenean honen katabolismoa abiatzeko gaitasuna baitu[3].
Elikagai industrian edulkoratzaile gisa komertzializatzen da. Arabinosa sakarasa entzimaren inhibitzailea da. Sakarasak sakarosa hidrolizatzen du glukosa eta fruktosa lortuz. Arabinosak hau inhibitzen duenez gluzemia indizea jeisten laguntzen du[4].
Artifizialki sintetizatzeko glukosa hartu eta Wohl degradazio metodoa erabiliz lortzen da. Lortzen den arabinosa D enantiomeroa izaten da eta furano zein pirano itxurak har ditzake[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Definition of ARABINOSE» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
- ↑ (Ingelesez) HEMICELLULOSES. 2003-01-01, 3060–3071 or. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Guzman, L. M.; Belin, D.; Carson, M. J.; Beckwith, J.. (1995-07-01). «Tight regulation, modulation, and high-level expression by vectors containing the arabinose PBAD promoter.» Journal of Bacteriology 177 (14): 4121–4130. doi: . ISSN 0021-9193. PMID 7608087. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Krog-Mikkelsen, Inger; Hels, Ole; Tetens, Inge; Holst, Jens Juul; Andersen, Jens Rikardt; Bukhave, Klaus. (2011-06-15). «The effects of l-arabinose on intestinal sucrase activity: dose-response studies in vitro and in humans» The American Journal of Clinical Nutrition 94 (2): 472–478. doi: . ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
- ↑ (Ingelesez) «http://www.orgsyn.org/demo.aspx?prep=CV3P0101» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
Kanpo estekak
aldatu