Andrzej Witold Wajda (ˈandʐɛj ˈvajda ahoskatua; Suwałki, Polonia, 1926ko martxoaren 6a - Varsovia, 2016ko urriaren 9a) poloniar zinemagilea izan zen.

Andrzej Wajda


Member of the Senate of the Republic of Poland (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSuwałki1926ko martxoaren 6a
HerrialdeaPoloniako Bigarren Errepublika  1945)
 Polonia  (1952 -  1989)
 Polonia  (1989 -
HeriotzaVarsovia2016ko urriaren 9a (90 urte)
Hobiratze lekuaSalwator Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Familia
AitaJakub Wajda
Ezkontidea(k)Gabriela Obremba (en) Itzuli  (1949 -  1959)
Zofia Żuchowska (en) Itzuli  (1959ko abenduaren 19a -  1967ko martxoaren 14a)
Beata Tyszkiewicz  (1967ko maiatzaren 13a -  1968ko urriaren 29a)
Krystyna Zachwatowicz  (1974ko urtarrila -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
(1946 - 1950) : Margolaritza
National Film School in Łódź (en) Itzuli
(1950 - 1953) : zinemagintza
Hizkuntzakalemana
poloniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista zuzendaria, politikaria, errealizadorea eta margolaria
Enplegatzailea(k)Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Polish Film Academy (en) Itzuli
Stowarzyszenie Filmowców Polskich (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua

wajda.pl
IMDB: nm0906667 Allocine: 2717 Rottentomatoes: celebrity/andrzej_wajda Allmovie: p115731 TCM: 200541
Discogs: 3590981 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita Poloniako armadako zalditeria ofiziala zuen, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran hil zuten, Katyngo sarraskian.[1] Gerran nazien aurkako erresistentzian borrokatu zen. Gerra bukatu ondoren Arte Ederretako ikasketak egin zituen Krakovian, eta zinema-ikasketak Łódźeko eskolan.

Pokolenie (1954, Belaunaldia), Kanał (1957) eta Popiół i diament (1958, Errautsak eta diamanteak) Poloniak alemanen okupazio-garaian bizi izan zituen aldaketei buruzko trilogiak badu Buñuelen eragina, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean.

Wajda Poloniako zinema-eskolaren aitzindaria izan zen. 1959az geroztik, antzerki-zuzendaria ere izan da. Haren filmografia oro har Poloniako historiari eta bilakaera-politikoari atxikia da, eta eragin handia izan du Poloniako kultura giroan.

Aipagarriak dira Zbigniev Cybulski aktore bikainak Wajdaren film batzuetan egin zituen antzezpenak; Wajdak hari eskaini zion Wszytsko na Sprzedaż (1968, Oro salgai) filma. Filmak: Popioły (1965, Errautsak); Krajobraz po bitwie (1970, Guduaren ondorengo ikuspegia); Ziemia obiecana (1976, Promesa handiaren lurraldea); Smuga Cienia (1976, Itzalezko marra); Człowiek z marmuru (1977, Marmolezko gizona); Dyrygent (1980, Orkestra-zuzendaria); Człowiek z żelaza (1981, Burdinazko gizona), Gdanskeko ontzioletako gertakariak eta Solidarność sindikatuaren sorrera kontatzen duen filma; Danton (1982); Ein liebe im Deutschland (1983, Amodio bat Alemanian).

1990eko hamarkadaren hasieran, Varsoviako Powszchny antzokiaren senatari eta zuzendari gisa aukeratua izan zen. Filmak zuzentzen jarraitu zuen, eta Bigarren Mundu Gerra erabili zuen gai nagusitzat: The Crowned-Eagle Ring (1993), Holy Week (1996). 1997. urtean Wajdak Miss Nobody drama egin zuen, hiru gaztetxoen arteko harremanean sakotzen duen filma. 2000. urtean Ohorezko Oscar Saria jaso zuen, eta Wajdak Krakoviako Jagiellonianeko Unibertsitateari eman zion saria. 2006. urtean, Wajdak Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen.

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrzej Wajda  
  1. Erostarbe, Gorka. (2016-10-11). «Poloniako historiaren kronista» Berria.