Amokain Eguesibarko herri hustu bat da, Nafarroa Garaian. Antzina jaurerria izan zen, Eliaren eta Erantsusen artean[1]. Gaur egun Ibirikutik doan bidetik iritsi daiteke, baina azken zatian ez dago errepiderik[2].

Amokain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEguesibar
Geografia
Koordenatuak42°50′56″N 1°30′23″W / 42.8489167°N 1.5062778°W / 42.8489167; -1.5062778
Demografia
Biztanleria0
Amokain 21-2-28

Historia

aldatu

Lorenzo Igual apezpikuak 1796an baseliza bisitatu zuen, eta jada esan zuen baseliza oso egoera txarrean zegoela, ez zuela inongo dekoraziorik eta ezin zela bertan mezarik eman[2]. XIX. mendearen erdialdean Artzibartik bereizi zen Eguesibarrekin batzeko[1].

Demografia

aldatu

1553an Artzibarren agertzen da, su bakarrarekin. 1786an 8 biztanle zituen eta 1824an 20. 1858an 11 biztanle zituen, 1930an 9, 1940an 6 eta 1950an 11[1]. XX. mendearen erdialdean hustu zen, ondoan dagoen Galdurotzekin gertatu zen bezala[2].

Ondasunak

aldatu

Bi eraikin daude herrian, biak erorita. Bata garaiko jaurerriko etxea zen, eta bestea Mikel Goiaingeruari eskainitako baseliza[2].

Herri kulturan

aldatu

Obanosko Misterioaren kondairaren arabera, Santa Felizia, Donejakue Bidea egitetik bueltan, Amokainen geratu zen. Bere anaia Gilen Akitaniakoa bere bila itzuli zen, amaren eskariz, eta Feliziak itzuli nahi ez zuela esaterakoan, bertan hil zuen eta lurperatu. Bertsioen arabera, Gilen Erromara joan zen eta aita santuak esan zion Amokainera bueltatzeko eta gorpua jasotzeko; ondoren, idi batekin eraman zuten eta idia geratzen zen lekuan baseliza bat eraiki behar zuen, Labion gertatu zena[2]. Beste bertsio baten arabera Amokaingo herritarrak izan ziren hori egin zutenak, hilobian loreak agertu zirela ikusita[3]. Edonola ere, Obanosera erretiratu zen Gilen, eta han bizi izan zen hil arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Gran Enciclopedia de Navarra | AMOCÁIN. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  2. a b c d e «AMOCAIN» Pueblos deshabitados de Navarra (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  3. «MISTERIO DE OBANOS» Gran Enciclopedia de Navarra (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).

Kanpo estekak

aldatu