Al-Mustain II.a
Ahmad Al-Mustain II.a ibn Yusuf ibn Ahmad ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: أحمد بن يوسف المستعين ; 1110ean hila) Zaragozako taifako zortzigarren errege independentea (1085-1110) izan zen, Banu Hud leinuko laugarrena.[1] Al-Mustain bi-llah (Allahren laguntza bilatzen duena) titulua bereganatu zuen.
Al-Mustain II.a | |||
---|---|---|---|
1085 - 1110eko urtarrila ← Yusuf al-Mutaman - Abdelmalik ibn Ahmad → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zaragoza, ? | ||
Herrialdea | Zaragozako taifa | ||
Heriotza | Valtierra, 1110eko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Yusuf al-Mutaman | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Banu Hud (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | Emir | ||
Parte hartutako gatazkak | Valtierrako gudua |
Yusuf al-Mutamanen semea eta oinordekoa, erreinaldia hasi eta berehala kristauen erasoak jasan zituen. 1086an Alfontso VI.a Gaztelakoak hiriburua setiatu zituen.[2] Toledo jada kristauen eskuetan zegoenez eta Al-Mutamid ibn Abbad Sevillako erregeak mehatxua aurre egiteko, almorabideen laguntza eskatu zuen. Yusuf ibn Tashufinek itsasartea zeharkatuz kristauak menderatu zituen Sagrajasko guduan.
1090ean almorabideek itzuli eta taifa guztiak konkistatu zituzten, Zaragozakoa izan ezik. Hala ere, kristauak jada geldiezinak ziren: 1089an Monzón, 1091n Balaguer eta 1096an, Alcorazko gudua eta gero, Huesca hartu zituzten. Al-Mustainek Alfontso VI.a Gaztelakoari paria'k ordaindu behar izan zizkion.
1110eko urtarrilaren 24an Alfontso I.a Nafarroakoak Ejea eta Deustia hartuberriak zituen eta Valtierrako guduan Al-Mustain menderatu eta hil zuen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
- ↑ Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Aragonesa, Batalla de Valtierra