Hiru dimentsioko

espazioko hiru dimentsioei dagokiena; hiru dimentsiotan hedatua. Esaterako, sare tridimentsional, irudi tridimentsional
3D» orritik birbideratua)

Geometrian, Hiru dimentsiokoa, tridimentsionala edo 3D kontzeptuak adierazten du zerbaitek hiru dimentsio geometriko dituela: zabalera, luzera eta garaiera. Hiru dimentsioko adibideak dira esfera, piramidea, zapata kaxa bat edo auto bat, besteak beste.[1]

Informazio orokorra geometriako dimentsioen gainean

Aplikazio ezberdinak

aldatu

Hiru dimentsioko ereduak gure egunerokotasuneko parte dira eta hainbat aplikazio dituzte zientzia, artea, teknologia eta industrian.

Zientzian

aldatu
 
MoldFlow simulazio baten adibidea

Zientzian asko erabiltzen den tresna da, kontzeptu abstraktuak era zehatzago eta ulergarriago batean errepresentatzeko eta barneratzeko aukera ematen du. 3D errepresentazioak zientziaren hainbat kontzeptu konplexu hiru dimentsioko irudi bidez era sinpleago batean ulertzeko erabili ohi dira. Esaterako, zelulen egitura, lurrazalaren atalak, molekulen ezaugarriak…[2]

3D bidezko simulazioak ere oso erabiliak dira zientzian eta ikerkuntzan. Simulazio programa hauen bidez, prozesu eta kontzeptu abstraktuak modu bisualago batean uler ditzakegu. Hauen funtzionamendua proban jartzeko eta parametroak aldatuz ondorioak ateratzeko oso erabilgarriak dira. SImulazio programa ezagunenetariko batzuk hauek dira:

  • Moldex - Moldflow: Injekzio prozesu batean piezaren betetzea erakusten du.
  • COMSOL Multiphysics: Fenomeno físico ezberdinen modelizazio eta simulazioa ahalbidetzen du. Adibidez, fluidoen dinamikak eta fluxu hauen portaera baldintza ezberdinetan, mekanika estrukturean oinarrituta eraikin bateko indar ezberdinen simulazioa...
  • GROMACS: Sistema molekularraren bidez, fenomeno biologiko eta kimikoak simulatzen ditu.

Zentzu honetan, hezkuntza zientifikoak erronka garrantzitsua dauka, izan ere, teknologia etengabe ari da garatzen eta zientziaren ikaskuntza esanguratsua bermatzeko, irakasle nahiz ikasleek tresna berritzaileen inguruko jakintza izatea ezinbestekoa da.[3]

 
CAD Modelo baten adibidea

Industria eta Teknologian

aldatu

Industria munduan produktu ezberdinen diseinurako ere oso erabiliak dira 3D modeloak. Prototipo bezala diseinatu ohi dira, ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) softwarea erabiliz, eta produktuak industrializatu aurretik egin beharreko  doikuntza nahiz hobekuntzak zehazteko erabiltzen dira, besteak beste. Ordenagailuz lagundutako diseinua ahalbideratzen duten programa ezagunenak honakoak dira:

  • SolidWorks
  • SolidEdge
  • AutoCAD
  • CATIA
  • SketchUp
  • Rhino

Teknologia alorrean 3D errepresentazioak errealitate birtuala sortzeko erabili ohi dira. Erabiltzaileek hiru dimentsioko objetuak ikustean errealitatetik oso gertu dauden esperientzia nahiz bizipenak sentitzeko aukera eskaintzen du. Esaterako, lan arriskuen prebentzioan trebatzeko erabili daiteke, non arriskutsuak izan daitezkeen egoerak simulatzen diren, eta erabiltzaileak arrisku hauek identifikatu eta prebentzio neurrietan trebatu daitezkeen.

Artean

aldatu
 
Eduardo Chillidaren Haizeen Orrazia Eskultura (Donostia)

Azken urteetan garatu diren teknika, programa informatiko eta teknologia ezberdinek, irudi birtualak sortzeko aukera eman diete artistei. Artistek angulu ezberdinetatik ikus ditzakete irudiak, eta eskulturak sortzeko bidea errazten diete.

Izna ere, artean eskulturak oso erabiliak dira 3 dimentsioko objetuak errepresentatzeko eta uki daitezkeen artelanak sortzeko. Hainbat material erabiliz sortzen dira, hala nola, buztina, egurra igeltsua, etab.

Kasu askotan, gainera, eskulturak sortzeko 3D inprimaketa ere erabiltzen da. Teknologia honek materialaren geruzak bata bestearen gainean jartzea ahalbideratzen du eta artistei teknologia digitaletik abiatuz eskultura fisikoak sortzeko aukera ematen die.[4]

Horrez gain, artista askok 3D eredu birtualak sortzen egiten dute lan, audiobisual ezberdinetako (adibidez, filmetako edo bideo-jokoetako) animazioen sorreran. Horretarako, pertsonaiak, paisaiak, objektu ezberdinak, etab diseinatzen dituzte.

Kanpo estekak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Tridimensional. 2023-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  2. (Gaztelaniaz) Gráficos 3D por computadora. 2022-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  3. Lemke, Jay L.. (2007-09-20). «Investigar para el futuro de la educación científica : nuevas formas de aprender, nuevas formas de vivir» Enseñanza de las Ciencias. Revista de investigación y experiencias didácticas 24 (1): 5–12.  doi:10.5565/rev/ensciencias.3810. ISSN 2174-6486. (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  4. «Escultura digital 3D: el futuro del modelado 3D | Plusinfografia» web.archive.org 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).