Elisa Uritz

irakaslea eta pedagogo berritzailea
Ladymarion (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:38, 30 urtarrila 2019

Elisa Uritz Pi (Tafalla, 1893 - Ekialdeko Berlin, 1979) nafar andereño, pedagogo eta ekintzailea izan zen.

Elisa Uritz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisa Úriz Pi
JaiotzaTafalla1893ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEkialdeko Berlin1979ko abuztuaren 14a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Sesé Artaso (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, pedagogoa eta militante politikoa
KidetzaKataluniako Alderdi Sozialista Batua

Biografia

Aita Benito Uritz Erro kapitaina eta ama Filomena Pi Céspedes zituen. Bere ahizpa Pepita (1883-1958) andereñoa ere izan zen. Irakasle-ikasketak Genevan egin zituen eta Katalunia aldean hasi zen lanean. Antoni Sesé buruzagi komunista ezkondu zuen.

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, hainbat ezkertiar mugimenduekin lan egin zuen eta Gerra Zibila piztu zenerako, ahizparekin batera, Kataluniako Alderdi Sozialista Batuan sartu zen.[1]

Gerra ondoren, erbesteratu eta Frantzian ibili zen. Hala ere, komunista zenez, 1951n Frantziatik bota zuten.

Erreferentziak

  1. Casals Bergés, Quintí. (97-103). Josefa Uriz. in: Dones de Lleida: de la restauració a la Guerra Civil. Lleida: Alfazeta.

Kanpo loturak


Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisa Uritz

Berria egunkarian Iker Tubiak egindako artikulua 2019-01-30

https://www.berria.eus/paperekoa/1954/030/001/2019-01-30/bizitza_borrokari_emana.htm?utm_source=newsletter-goizekoa&utm_medium=email&utm_term=414&utm_campaign=414

  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.