Zeru polo
Zeru poloak Lurraren errotazio ardatzak zeru-esfera mozten dituen bi puntu dira: zeruko ipar poloa eta zeruko hego poloa. Lurretik ikusita, izarrek puntu horien inguruan egiten dute bira.
Zeruko ipar poloa
Ekinozioen prezesioagatik, zeru poloak izarrekiko mugitzen dira, eta, ondorioz, hemisferio bakoitzean iparrizar]rra ez da berbera urteen igaroan. Gaur egun, iparrizarra ipar hemisferioan, Hartz Txikiaren isatsaren muturrean dagoena da, polotik hurbilen dagoena delako, gradu bat baino gutxiagoko distantzia dagoelarik, oraindik gehiago hurbiltzen joango da eta 2100an, zeruko ipar poloa eta iparrizarraren arteko distantzia ez da 28' baino gehiagokoa izango. Une honetatik aurrera, poloa izarretik aldenduko da, hau, iparrizarra, beste 25.780 urte arte izango ez delarik.
1930 inguruan zeru poloa 11 magnitudeko izar baten ondotik pasa zen, urte batzuez, Polarísima izena hartu zuena. Gaur egun poloa beragandik aldentzen da, urteko 20"ka. Prezesio mugimendu honen epea 25.780 urtekoa da eta mendez mende jaisten doa. Beste alde batetik, zeru poloak euren inguruan mugitzen diren ekliptikaren poloak ez dira aldaezinezkoak, ekliptikaren planoa motelki kulunkatzen baita, Lurrak, beste planeta batzuengandik jasaten dituen perturbazioen ondorioz.