Bretainiera

bretainiarren hizkuntza, batez ere Armorika penintsulan mintzatua

Bretainiera[1] edo bretoiera[2] (bretainieraz, brezhoneg, [bʀe'zõːnɛk] edo [bɾəhɔ'nək] ahoskatua) Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Eskualdeko bi hizkuntza tradizionaletako bat da, Bretainiako ekialdean hitz egiten den erromantze adarreko galoarekin batera.

Bretainiera edo bretoiera
brezhoneg — Brezhoneg
Koloretan, bretainieraren dialektoak (grisez, galoaren eremua).
Datu orokorrak
Lurralde eremuaFrantzia
HiztunakEthnologue: 500.000 - 1.200.000 [1]; 1999ko errolda: 257.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasunaez du
EskualdeaBretainia
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaOfis ar Brezhoneg
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Britoi hizkuntzak
Southwestern Brythonic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
AlfabetoaBreton alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1br
ISO 639-2bre
ISO 639-3bre
Ethnologuebre
Glottologbret1244
Wikipediabr
Linguasphere50-ABB-b
UNESCO336
IETFbr
Endangered
Languages Project

1228

Hizkuntza zelten multzoaren barruan, britoi taldekoa da, hots, galesaren eta kornubieraren familia berekoa da, beraz, eta haien oso antzekoa.

Geografia

Gaur egun, hiztunak 300.000 inguru dira, eta Bretainia Beherean (Breizh Izel) bizi dira, hau da, Finistèren (bretoieraz, Penn-ar-Bed), Morbihanen eta Côtes-d'Armorren mendebaldean, eta Bourg-de-Batz barrendegian (Loire-Atlantique).

 
Seinalizazio elebiduna Kemperren

Dialektoak

Lau dialekto nagusi ditu:

  1. Bro Leonekoa: Finistèreko iparraldean.
  2. Bro Dregerekoa: Finistèreko ipar-ekialdean eta Côtes-d'Armorko ipar-mendebaldean.
  3. Bro Kernevekoa: Finistèreko hegoaldean, Côtes-d’Armorko hegoaldean, Morbihango zati batean eta Belle-Île en mer / Enez ar Gerveur aldean.
  4. Bro Gwenedekoa: Morbihango lurralde gehienetan.

Historia

  • 1464an Jehan Lagadecek hiztegi hirueleduna egin zuen, bretoiera, frantsesa eta latina kontuan hartuz.
  • 1805ean Napoleon I.ak sortu zuen Akademia Zeltikoa (l'Académie Celtique).
  • 1807an Jean-François Le Gonidecek bretoierazko gramatika argitaratu zuen, eta 1821ean, hiztegia.
  • 1839an Villemarquék Barzaz Breiz argitara eman zuen, bretoierazko kantu tradizionalen bilduma.
  • 1925etik, Roparz Hemon irakasleari esker, Emzav mugimendua eta Gwalarn aldizkaria abian jarri zituzten.
  • 1946an Al Liamm argitalpenak Gwalarn ordezkatu zuen. Beste batzuk ere argitara ekarri zituzten: Skol Vreizh, Emgleo Breiz, Al Lanv, Ar Skol Vrezoneg, Mouladurioù Hor Yezh, An Here edo Evit ar brezhoneg.
  • 1950ean Kendalc'h kultur-elkartea sortu zuten Kemper-en.
  • 1977an Diwan izeneko eskolak hasi ziren lanean, Lehen Hezkuntzatik aurrera hizkuntza irakatsiz.
  • 2008an Ar Redadeg izeneko lasterketa aurrera eraman zen lehendabiziko aldiz, bretoieraren erabilera sustatzeko. Korrikaren antzerako eredua du.

Gramatika

Parekidetasun taula

Ondorengo taula honetan bretoieraren, kornubieraren eta galoaren arteko hitzen parekidetasuna ageri da, frantsesezko eta euskarazko esanahiak ere emanik. Bretoieraren eta galoaren arteko hitzen egitura antzekotasuna ere ikusten da: adibidez, bretoierazko kazh-koad eta galozko chat-de-boéz hitzek ("urtxintxa" edo "kattagorri", euskaraz) «basoko katua» esan nahi dute.

Kornubiera Bretainiera Galoa Frantsesa Euskara
gwenenenn gwenanenn avètt abeille erle
kador kador chaérr chaise aldaka
keus keuz fórmaij fromage gazta / gasna
yn mes er-maez desort dehors kanpora
koedha kouezhañ cheir tomber erori
gaver gavr biq chèvre ahuntz
chy ti ostèu maison etxe
gweus gweuz lip lèvre ezpain
ganow genoù góll gueule mutur
niver niver limerot nombre zenbaki
perenn perenn peirr poire txerremen / madari / udara
skol skol escoll école eskola / ikastetxe
gwiwer gwiñver, kazh-koad chat-de-boéz écureuil urtxintxa / kattagorri
sterenn ster(ed)enn esteill étoile izar
megy butuniñ betunae fumer erre
hedhyw hiziv anoet aujourd'hui gaur
whybana c'hwibanat sublae siffler ziztu egin

Esamolde batzuk

  • Bai = Ya
  • Ez = Nann
  • Kaixo!, Agur! = Salud!
  • Agur!, Adio! = Kenavo!
  • Ikusi arte = Ken 'vi gwelet!
  • Eskerrik asko! = Trugarez!
  • Egun on = De mat
  • Mesedez = Mar plij
  • Barkatu = Digarezit ac'hanon
  • Komunak = Privezioù
  • Komuna non dago? = Pelec'h emañ ar privezioù?
  • Non dago tren-geltokia? = Pelec'h emañ ar porzh-houarn?
  • Ba al da hotelik hemen inguruan? = Pelec'h emañ an leti tostañ?
  • Zorionak = Gouelioù mat!
  • Ez dut ulertzen = Ne gomprenan ket
  • Ez dakit bretoieraz = Ne gomzan ket brezhoneg
  • Ba al dakizu ingelesez? = Ha komz a rez saozneg?
  • Zein da zure izena? = Pe anv out?
  • Ongi etorri! = Degemer mat!
  • Egun on denoi = Demat d'an holl!
  • Baita zuri ere = Dit-te ivez!
  • Jakina! Noski! = Mat eo!
  • Nongoa zara? = Eus pelec'h out?
  • Non dago...? = E pelec'h emañ...?
  • Badakizu bretoieraz? = Komz a rez brezhoneg?
  • Bai ote? = Dam ya 'ta?
  • Bizi gara!! = Bev omp!
  • Bagarela!! = Ni ivez
  • Topa! = Yec'hed mat!
  • Hementxe! = Du-hont / Du-mañ!
  • Geldi! = Paouez 'ta!
  • Lasai = Rez ket bil
  • Ez dut nahi = N'em eus ket c'hoant

Literatura

Idazleak

Aldizkariak

  • Al Liamm (ikusi webgunea).
  • Gwalarn (ikusi webgunea).

Musika

Folk musikaren barruan honelako ordezkari ezagunak ditu lurraldeak:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «bretón», Zehazki hiztegia.
  2. [hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/bretón «bretón»], Elhuyar Gaztelania-Euskara Hiztegia, 2014-02-19an kontsultatua.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bretainiera  
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.