An Rinn
An Rinn (Rinn Ó gCuanach edo Rinn Ua gCuanach) irlanderaz eta Ring ingelesez Irlandako Errepublikako hegoaldean dagoen Waterfordeko konderrian kokatzen den udalerria da. Penintsula txiki batean kokatzen den Gaeltacht eremuan dago (irlandera hiztunen eremua), hurbil duen Dungarvan hiritik 7 milatara.
An Rinn Ring Ring An Rinn | |
---|---|
giza kokalekua | |
Fitxategi:Image387.jpg | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlanda Connacht Waterfordeko konderria |
Izen ofiziala | An Rinn |
Jatorrizko izena | Ring An Rinn |
Posta kodea | WD |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°03′00″N 7°35′00″W / 52.05°N 7.5833°W |
Altuera | 20 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
An Rinn udalerriak inguruan auzo ugari ditu baina herrigune handiena Baile na nGall da. Eremu honek jasaten ari den hazkunde demografikoaren ondorio bezala hiru ikastetxe daude (bata ikastetxe nazionala eta beste 2. mailako ikastxeak, horietako bat Coláiste na Rinne irlanderazko ikastetxe edo Gaelscoil bat da), jatetxe bat, bost pub edo taberna, postetxea eta janari azkarra zerbitzatzen duten kate bateko denda bat ere badaude. Bi arrantza portu ere badaude (Baile na nGall eta Helvick), bi hondartza (Coinigéar eta Baile na nGall), bai eta Helvickeko leizea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: An Rinn |