Hizketa
Mintzamena gizakiok dugun gaitasuna da. Hizkuntza bat erabiltzean norbanakoak egiten duen prozesua da. Ikuspuntu honetatik, bakarkako ekintza gisa, hizkuntzarekin ezberdintzen da, azken hau soziala delako. Hizkuntzalaritzan mintzamena soinu akustikoak eta kontzeptuen arteko erlazio eta hautespena da eta berauek lortzeko egiten den soinuaren artikulazio boluntarioa. Mintzatzeko gai ez diren gizakiak mutuak edo afasikoak izan daitezke.
Gaitasun hau laringearen eta hiodiearen egiturari esker, ahots korden disposizioari esker eta burmuinean dauden Broca gunea eta Vernicke guneari esker sortzen da.