Txantiloi:Erresuma Batuko udalerri infotaula Glastonbury Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko udalerria da. Herri hau batez ere bere historiarengatik ospetsua da, honen inguruan mito eta kondaira ugari daudelarik: batzuen ustez Arturiar zikloan agertzen den Avalon kokalekua hemen egongo litzateke. Gainera, Glanstonburyko Jaialdi entzutetsua alboko Pilton herrian ospatu ohi da. Udalerri honetako leku interesgarrien artean Glastonbury Tor muinoa eta Glastonbury abadetxea daude.

Historia eta mitologia

 
Glanstonbury Tor.

Udalerri honek bere ospea aldameneko Glastonbury Tor muinoari zor dio, hau inguruko ordekaren gain argiki nabarmentzen delarik. Muino honen inguruko kondairak Arimateako Joxe, Grial Saindua eta Artur erregearen buruzkoak dira.

Arimateako Joxeren kondairaren arabera Glanstonbury britainiar uharteetako kristautasunaren jaiolekua litzateke, bertan, Glastonbury Toren pertsonaia honek britainiar lurrean izandako lehenbiziko eliza eraiki omen zuen, gutxi gorabehera Jesukristo hil eta 30 urtera. Eliza honen xedea Grial Saindua gordetzea zen. Suposatzen denez, Joxe Glastonburyra itsasontziz ailegatu omen zen, aurretik Somerset eskualdean izandako uholde bat probestuz. Lurreratzen, Arimateako Joxeren makila mirariz eskualde honetan besterik hazten ez den arantzadun zuhaizka bilakatu zen.

Arturiar zikloko zenbait bertsioetan Glastonbury sarritan Avalom mitikotzat jo izaten da. 1333an Godofred Monmouthekoa historiagile galestarra izan zen parekotasun hau aipatzen lehenbizikoa. 1191an Glastonbury abadetxeko fraideek eraikin honen hegoaldean Artur erregea eta Ginebra bere emaztearen hilobiak topatu zituztela ziurtatu zuten.

Gaur egungo herria

Gaur egun Glastonbury erromes eta turismo erlijiotsuaren gunea da. Hemen mistizismo eta jentiltasun edo paganismoak kristau mitologiarekin bat egiten dute. Neurri berdineko beste herri ugariren antzera, gune hau ere ez da antzina zen bezain oparoa. Halere, Glastonburyk jentil edo magiazko jatorriarekin zerikusia duten produktu "alternatiboak" saltzen dituzten denda eta postu ugari ditu. Herriaren inguruan, merkatalgune berri bat garatzen ari da.

Ikus, gainera

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glastonbury