Charles Loupot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
url-ak txertatu
1. lerroa:
Charles Loupot, diseinu tipografiko frantsesaren maisua, 1892ko urriaren 9an jaio zen Marseillan eta 1962ko ekainaren 18an hil zen Parisen. Bere bizitzan zehar, Parisen bizi zen, XX. mendearen hasieran sormena, artea eta diseinuaren abangoardia zabaltzen zuen hirian. Loupot kubismoa, futurismoa eta dadaismoa bezalako mugimendu artistikoen sorreraren lekuko izan zen, bere ikuspegi estilistikoan eta ikusizko esperimentazioan eragina izan zutenak. Frantziako kartelgile esanguratsuenetako bat izateagatik da ezaguna, A.M. Cassandre, Paul Colin eta Jean Carlu artistekin batera. Bi aldiz ezkondu zen Loupot, lehen aldiz 1923an, Suitzan ospe handia izanik, Loupot Lausannetik Parisera joan zen eta Marcelle Vittet modelo eta musarekin ezkondu zen.
 
Bere karrera 1920ko hamarkadan hasi zen, Europako garrantzi kulturaleko garaian, non diseinu grafikoa berez arte modu bat bezala ezagutzen hasi zen. Loupot nabarmendu zen elementu tipografikoak forma geometrikoekin eta kolore bibratzaileekin konbinatzeko zuen trebetasunagatik, ikuslearen arreta bereganatzen zuten konposizio dinamiko eta ausartak sortuz. Publizitate-karteletan egindako lanak, Cinzano eta Dubonnet bezalako luxuzko markentzat bereziki, bere garaiko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu zuen.<ref 2name=":0">“Zagrodzki, Christophe. 1998. Loupot. L 'art de 1 'affiche. Paris, Le cherche midi éditeur”</ref>1925ean Exposition Internationale des Arts Decoratifs ospetsuan afixa baten saria irabazi zuen, esposizio honek gutxi gorabehera 16 milioi pertsona ekarri zituen.5<ref>"Quatre affiches pour annoncer l'Exposition". ''madparis.fr''. Retrieved 2020-04-09.</ref>
 
Loupot bigarren aldiz ezkondu zen Jane Alfassarekin, eta berarekin seme bat izan zuen, Jean-Marie, 1926an.<ref>“Skibicki, M. (2023). L’ affiche publicitaire française. De l’icône au symbole. Anales de Filología Francesa, 31. <nowiki>https://doi.org/10.6018/analesff.574281”</nowiki></ref>
 
1930ean Alliance Graphice estudioa sortu zuen Cassandrerekin batera eta bere garairik oparoena hasi zen. Haien izenen elkarketak ospe handiagoa eman zien biei. Garai honetan, Cassandrek Étoile du Nord sortu zuen, munduan zehar ibili zen lana. 3<ref>Charles Loupot | Historia del diseño 2014-15 (historiadissenyidep.blogspot.com)</ref>
 
Bere ibilbide profesional oparoaz gain, Loupotek gertaera pertsonal esanguratsuen eragina ere izan zuen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, eta soldadu gisa, horrek, eta baliteke haren ikuspegi artistikoan eragina izatea. Jakina da, halaber, Paul Poiret diseinatzaile grafiko ospetsuaren ikaslea izan zela, eta haren estetika abangoardistak eta ikuspegi berritzaileak eragina izan zutela bere estiloaren garapenean. <ref 1.name=":0" />
 
Sintetizatzea gerren arteko urteetako funtsezko ideia bihurtu zen, hau da, publizitate-mezua transmititzeko sintetizatzea eta kartelari bizia emango dion giro beroa sortzea. Horixe izan zen Charles Loupoten kasua, 1920ko hamarkadatik 1964ra arte bere arrastoa utzi zuena.
21. lerroa:
-Coty, Colour Lithograph, 1938. urtean
 
-St-Raphaël, Colour Lithograph 1950. urtean.<ref>[https://www.theguardian.com/artanddesign/gallery/2019/may/23/poster-boys-the-art-of-selling-from-tea-to-trains-in-pictures Eat, drink, fly: three centuries of great posters – in pictures | Art and design | The Guardian]</ref>
-St-Raphaël, Colour Lithograph 1950. urtean. 4.
 
Loupotek publizitate-kartel sorta zabala sortu zuen hainbat marka eta enpresarentzat, teknika berritzaileak eta estilo bereizgarria erabili zituen: Hona hemen apiatutakoaren zenbait adibide.