Luisa Berrondo Iartzabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
22. lerroa:
17 urterekin magisteritza titulua eskuratu zuen eta geroztik beti lanean aritu zen. Lehenengo, etxeetara joaten zen, klase partikularrak ematera. Bere ikastetxetik ere deitu zioten, ordezkapenak egiteko. Ez zituen oposizioak egin nahi, etxetik urrun eramango zuen postua lortuko zuen beldur. Inguruan lana egiteko beste aukera Diputazioko eskoletan zegoen, baina horietan lana egiteko 21 urte eduki behar ziren eta berak oraindik ez zituen eginak.
 
Eskolako irakasleek animatuta, azkenean, 1936ko oposizioetara aurkeztu zen, pentsatuz inguruan posturik ateratzen ez bazitzaion, itxarongo zuela zuela Diputazioko eskoletan lana egiteko adina bete arte. Lehenengo proba gainditu zuen, baina bigarrena egiten ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta horrekin batera, oposizioak bertan behera geratu ziren. Gerran eraginez, gainera, Diputazioko eskolak kendu egin zituzten.<ref name=":0" />
 
=== Gerra ===