Joaquín Turina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
[[Sevilla]]n [[piano]], Enrique Rodríguezekin, eta harmonia, Evaristo García Torresekin, ikasi zuen. 1897. urtean piano-jotzaile gisa aurkezpena egin zuen Sevillan, eta berebiziko arrakasta lortu zuen. Geroago, [[1902]]tik aurrera, Falla ezagutu zuen Madrilen, eta piano-ikasketak egiten jarraitu zuen Madrilgo kontserbatorioan, José Tragó pianistarekin. [[1905]]ean, Parisera joan zen. Bertako ''Schola Cantorum''en [[Moritz Moszkowsky]] eta [[Vincent d'Indy]]ren ikasle izan zen. Parisen [[Maurice Ravel|Ravel]] eta [[Claude Debussy|Debussy]] ezagutu zituen eta [[Isaac Albeniz]] eta [[Manuel de Falla]]ren adiskide bihurtu zen. [[1907]]tik goiti, Albenizen eraginez, bere musikari beste norabide bat eman zion, espainiar [[folklore]]an oinarria hartuz<ref name=jot>[http://www.joaquinturina.com/noticia_biografica.html Nota biográfica] Joaquinturina.com</ref>. Urte haietan piano-kontzertu ugari eman zituen Espainian eta beste herrialde batzuetan.
 
[[1913]]an Espainiara itzuli eta Madrilen kokatu zen. 1914an, piano-jotzaile gisa aritu zen Madrilgo Boskotean. Piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta musika-kritikari aritu zen. 1926. urtean, Musika Sari Nazionala irabazi zuen. 1931n Madrilgo kontserbatorioko konposizio-katedradun izendatu zuten. Madrilgo Goi Kontserbatorioko konposizio katedraduna izan zen eta, [[1939]]tik, Musikako Komisario Nagusia. Espainiako Orkestra Nazionaleko sortzailea izan zen<ref name=jot></ref>.
 
Musika-molde gehienak landu zituen, espainiar nazionalismoan oinarritua.