Jauzi edukira

Zanshin

Kategoriak:   Erabilgarriak
Zanshin leiho nagusia

Zanshin zure eguneroko ekintzak kudeatzeko aplikazio erraz baina ahaltsu bat da. Lanean zein bizitza pertsonalean egin behar duzuna antolatzen laguntzen dizu eta horrek dakarren presio kognitiboa murrizten du. Ez duzu berriz ezer ere ahaztuko, zure gogoa ur gisan isur dadin lortzeko.

Bildu

Zerbait ahaztearekin arduratuta? Ustekabeko oroimen galerak? Zanshin hemen da zuri laguntzeko. Zure eginbeharrak bildu eta zure burua aska dezakezu. Laster utziko diozu, ahaztu zaizun edo egin beharko zenukeen zerbaitez asaldatzen zaituen ahots hori entzuteari. Piztu Zanshin, zerbait bilduman gordeta dagoenean, han aurkituko duzu.

Antolatu

«Zanshin»ek errazten du zure egunerako bizitza ordenan jartzen. Sortu proiektu batzuk, testuinguru pixka bat eta hasi haiek eginbeharrekin betetzen. Arrastatu eta jareginez egin dezakezu. Egun jakin bat baino lehenago zerbait egin behar dela? Arreta horretan ipini eta arekin lotutako eginkizun guztiak ikusiko dituzu. Zure telefono deiei aurre egiteko prest sentitzen zara? Ipini arreta zure telefonoaren testuinguruan, egiteko dituzun dei guztiak aurkitzeko.

Optimizatu

Gu «hacker»rok gure teklatuak ditugu maite, eta seguruenik zeure burua emankorrago aurkitzen duzu eskuak teklatuan ahalik gehien izanda. Horregatik landu dugu Zanshin kontu handiz teklatutik erabat erabilgarria izan dadin. Lasterbideak gehitu ditugu, eginbeharrak gehitzeko, haiek proiektu batera edo testuinguru batera eramateko, nabigatzeko, etab.

Bateratu

Zanshin KDE Komunitatearen aplikazio bat da, hala izanda, oraindik ahalmen handiago ematen du KDEko beste aplikazioekin edo KDE Plasma mahaigainean erabiltzean. KMail erabiltzen duzu? Jasotako e-posta batetik zeregin bat sor dezakezu eta «Zanshin»en sarrerako ontzian agertuko da. KOrganizer erabiltzen duzu? Atzeratutako eta datozen eginbehar guztiak egutegi ikuspegian agertuko dira. Plasma Mahaigaina erabiltzen duzu? Orduan «KRunner» erabiliz edozein lekutatik bildu dezakezu, tekleatu "todo: Sagarrak erosi", eta eginbeharrak «Zanhsin»en sarrerako ontzian aurkituko dituzu, martxan ez bazegoen ere!

Non instalatu,
Linux
Botoi hau Discover(r)ekin eta beste AppStream aplikazio biltegiekin bakarrik dabil. Banatzailearen pakete kudeatzailea ere erabil dezakezu.
Eskuratu Snap biltegitik

Argitalpenak RSS

24.08.3 2024-11-07
24.08.2 2024-10-10
24.08.1 2024-09-12
24.08.0 2024-08-22
24.05.2 2024-07-04
24.05.1 2024-06-13
24.05.0 2024-05-23
24.02.2 2024-04-11
24.02.1 2024-03-21
24.02.0 2024-02-28
23.08.5 2024-02-15